Ordainketa egitera berbideratzen

Erosketa karroa
  • 0
  • 0

Erosketa karroa

Abesti ezabatua. Berrezarri

Antonio Zubillaga Lopetegi Alegian (Gipuzkoan) jaio zen 1967an. Musikako lehen ikasketak herrian bertan egin zituen, lehenbizi Sor Elia Zapata salestarrarekin eta ondoren Juan Ignacio Ugartemendiarekin.

Gero, Donostiara joan eta Mikel Bikondoa Akordeoiako Katedradunarekin, akordeoiako eta armoniako ikasketak burutuko ditu Donostiako Musika Kontserbategi Nagusian. Hauek amaitzean, Kontrapunto eta Fugako ikasketak Jesus Mº Alberdi Beristain irakaslearekin amaituko ditu (Aipamen Berezia lortuz). Konposizio eta Instrumentazio ikastaroak berriz, Gotzon Aulestiarekin.

Donostiako Udal Kontserbategi Nagusiko Akordeoi Orkestrako kide izan zen (1988-1993) Mikel Bikondoaren zuzendaritzapean.

1999, Altsasuko Musika Eskolako akordeoi irakaslea.

1999, Doiñu Alaiak Akordeoi Orkestraren sortzailea eta zuzendaria. 1999tik – 2013ra akordeoi irakaslea Altsasun.

Gaur egun, musika kontserbatoriorako sarrera zilegiztatzen duten azterketarako prestatzen ditu ikasleak.

2004ean, XIII.Torrelavegako(Cantabria) Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan 2 sari lortuko ditu bere ikasleekin:

Gaur egun, bere ikasleetako batzuk Iruñako Pablo Sarasate Musika Kontserbategi Nagusian amaitzen ari dira bere Akordeoi ikasketak.

Konpositore bezala, abesti ugari idatziak ditu hainbat eta bainbat herrialdetarako, eta beste abesti batzuk, munduko konposizio lehiaketa ospetsuenetan parte hartu dute eta sarituak ere izan dira. Bat aipatzekotan, 2004ean Italiako Castelfidardo herrian bi urtetik behin ospatzen den “Cittá di Castelfidardo” Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren irabazlea.

Arantxa Zubillaga Lopetegi Alegian (Gipuzkoan) jaio zen 1969an. Musikako lehen ikasketak herrian bertan egin zituen, lehenbizi Sor Elia Zapata salestarrarekin eta ondoren Juan Ignacio Ugartemendiarekin.

Gero, Donostiara joan eta Mikel Bikondoa Akordeoiako Katedradunarekin, akordeoiako Goi Mailako ikasketak burutuko ditu Donostiako Goi Mailako Udal Musika Kontserbategi Nagusian. Hauek amaitzean, Kontrapuntoko 2 kurtso egingo ditu Jesus Mº Alberdi irakaslearekin , hauek ere, Donostiako Goi mailako Udal Musika Kontserbategi Nagusian.

Donostiako Udal Kontserbategi Nagusiko Akordeoi Orkestrako kide izan zen (1988-1993) Mikel Bikondoaren zuzendaritzapean.

Alegiako Akordeoi Orkestra sortu eta zuzenduko du. Baita hainbat emanaldi eskeini ere; Altsasun , Alegian, Legorretan, Urdiainen…

Hainbat urte hezkuntza pribatuan irakasle bezala aritu ondoren, 2007.urtean Bigarren Hezkuntzako Instituto Publikoan musikako irakasle bezala lanean hasiko da. Hortik aurrera, hainbat ikastetxetan lanean jarraituko du: Altsasu, Iruña, San Adrian, Lodosa, Peralta, Etxarri Aranaz, Tolosa, Beasain, Hernani, Ermua.

Gaur egun, Bergarako UNED Unibertsitatean Pedagogiako ikasketak egiten ari da.

Kurtso hauek egin ditu: