Koruarentzat Erlijiosoa
Agur Maria (latiñez, Ave Maria) Katoliko eta ortodoxoen otoitz ezaguna da, Andre Maria, Jesusen Amari egiten zaio bere laguntasuna eskatzeko. Otoitz honen oinarria Lukasen ebanjelioko 2 pasartetan dago: Gabriel aingeruak Andre Mariari egindako iragarpenean eta azken honek bere lehengusina Elizabeti egindako visitan. Otoitzaren azken zatiko hitzak, bi gertakari horietakoak dira. Bigarren zatia geroago eliza katolikoak jarritako osaketa da.